XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orixe gertatzen zitzaidanan niri ere soñekoa zarpilduta masustetan aurpegia ubelduta etxolara berandu biltzen nintzanean.

- Ez, ez, esan zion Mari'k; beste naigabek estutzen neok.

- Agian, esan zuen Bikendi'k, eguzkiak gaitz egin din.

Ba dun sorgin zar bat Taven, Baus'ko mendietan; lilluratzaile dun; beso bat ur bekokiari ezarrita eguzki-izpiak lilluratzen ditin, eta buru goritik basoaren barnera sartzen ditun kristalean barna.

- Ez, ez, esan zuen neska ederrak: eguzkiaren beroak ez ditik ikaratzen Crau'ko neskak... Baño zergatik ez esan? barrena lertzen zedukeat eta.

Bikendi, Bikendi, zer dudan yakin nai al duk? Ik maitemindurik nadukak.

Maite mintzoa

Erreka-ertzean aize garbia, zotala ta sarats zaarrak, atsegiñez arritu ziren.

Ai, erregintxoa! ain ederra izanik olako mintzo gaixtoa dun? esan zuen saskigilleak.

Arri ta belarri egiñik negon! ¿Nola? I niregatik maitemindurik? Jaungoikoarren, Mari, ez niri bizia kendu, oraiñ arteo zori on izan diñat eta; ez niri, siñestarazi eriotza lekarkidaken gauzik; ez, arren, niri istarik egin, Mari!- Ez dezadala zerurik gezurra ba diot, esan zuen neskak: siñista ezak.

Maite aut, eta orrek biziko au, Bikendi.

Andregaitako nai ez ba nauk ordea, anker orrek, naigabez gaizkituko nauk eta ire oñetan akituko, biotzillunik.